XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III. HAURRAK BABESTEKO PLAN OROKORRAREN JARDUERA ESPARRU OROKORRA.

3.1 Gizarte politikaren oinarrizko printzipioak.

Plan honek hainbat printzipio orokor ditu jarduerarako gidari, egungo gizarte ongizatearen doktrinaren oinarri teorikoa hain zuzen:

1. Normalkuntza eta gizarteratzea.

Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean oinarrituz, normalkuntza eta gizarteratze printzipioek komunitateari bere arreta eskaini behar dioten estamentu eta erakunde guztien konpromisoa (herri jarduera ematen den arlo guztietan ia-ia) galdatzen dute. Eta maila zehatzean, kontua zera da, haur batentzat normaltzat har daitekeen egoeratik ahalik eta hurbileneko erantzunak ematea, irtenbide estigmatizatzaileak eta etiketatzaileak baztertuz.

Haurren babesari dagokionean, printzipio hori gauzatuz saihestu egin da adingabea bere familiatik eta bere inguru hurbilekotik bereiztea, eta familia babesteko eta atzera elkartzeko programak garatu dira, famili harrerako neurriekin batera inolaz ere. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta bestelako Komunitate Zerbitzuen prebentzio jarduera ere printzipio nagusi honetan bermatzen da.

2. Gizarte babeseko herri sistemaren bermea.

Gizarte ongizateko politika modu egokian garatzeko funtsezko printzipioak kontuan izan behar du Administrazioak bermatu beharko duela babes unibertsaleko sistema bat, elkartasunean eta berdintasunean finkatua, desberdintasunak eta bidegabekeriak bazterrean lagaz eta behar duenari duintasunezko irtenbideak emateko moduaz.

Prestazioak berdintzera jo behar baita, berdintasuna ziurtatuz eta, edonola ere, biztanleriaren alor batzuek jasotzen dituzten prestazioak murriztu ordez kolektibo desfaboratuenek jasotzen dituztenekin berdintzearren, azkeneko hauen prestazioak hobetuz haien mailan jarriz.

3. Gastuaren lehentasunak, premiarik handienak dituzten alorrak.

Datozen urteetan eguneroko ogia izango da gizarte aurreikuspeneko sistemaren etengabeko zalantzan jartzea, eta gizarte zerbitzuak ere zaku berean sartuko dira. Gastuaren razionaltzeari eta baliabideak premien arabera banatzeari buruzko mezuak erabakiorrak izango dira epe ertaineko kudeaketa plan bat prestatzeko unean.

Eta honi eskuartean dugun eginkizunik garrantzitsuena, hau da, jarduera eta ekintzetan lehentasun hurrenkera bat finkatzea, eransten badiogu, prestazio sistema egoki bat mantentzeko oinarri egiazkoak lortuko ditugu.